XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure herriko zaharrek diote, gure arrazakoak sugeak iduri garela, makilaz jo eta burua apal, eskuaz balaka eta burua gora.

Hitzen aurrean, ordea, ez naiz behinere belaunikatzen, makilak kalitzen banau baizik ez naiz plegatzen.

Izerdi lats ta blai nengoen, letari latz hori entzunik; kubaren teilatutik zenez ala nere bihotzetik atera.

Laster nindagoen kanpoan.

Barren hartan gogoetan jarraitzeko gusturik ez neukan.

Kanpoko argian larrua xuri nuen, ke usaina aizatu zen, odol tantarik ez.

Berriro aize ta euri txarraka.

Atzerako bidean konderak kondatua, egia zerbait badakit; ez egia beste zer hura... hots niretzat ere lagun hillen gorputzak, zaurituen odola, nere ohitura egin direla, eguerdiko afariari, izerdiari bezala egina naiz.

Mairuen gisa negarrik ez.

Urrunean, itsasoz bestaldean, xurien herria.

Hango argi ederrak amesten ditut.

Egun batez Afrika lur gorri hauek utzita berriz Herri mardula, bizi gozoa.

Odeiak agertzen dira bata Sendimendukeria, bestea Urrikia, nere bihotza bera ta malgu lezaketenak.

Anartean, hemen nagoeno ohar dezadan, sakela karnetean idaz dezadan.

Kalaako Aize horrek hain dit susmur mingarria ekarri.

Ateri da.

Aizea ez da ekuratzen.

Etxe ondatu baten horma zaharra dut aterbe.

Aterbetik Erromatarren putzua eta bi edan-askak ageri dira, (...).